XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bena tchestatuz geroz etzian edan nahi ukhen.

Khurutzefikatu zienian phartitu zutien haren soiñekoak, zorthian ezaririk; kompli zadin Profetak erran ziana: Phartitu dutie ene arropak, eta ene saioa zorthian ezari die.

Eta jarririk zaudelarik, begiratzen zien.

Ezari zien ere haren buriaren alde gaiñian haren heriotziaren sujeta izkiribaturik zoiñ beitzen: Hau da Jesus, judioen erregia.

Dembora berian, eta harekin, khurutzefikatu zutien bi ohoiñ, bata haren eskuiñeko aldian, bestia eiskerrekoan.

Igaraiten ziren orok blasfematzen zien haren kontre, buriak igitzen zutielarik, eta zioielarik: s. Eia bada hik Jinkoaren temploa desegiten, eta hirour egunen burukoz arraberritzen diana, solta ezak hire buria: Jinkoaren semia bahiz, jaits hadi khurutche hortarik.

c. Ber gisan Aphezen printzek, Eskriba eta zaharrek trufatzen zielarik, zioien: s. Bestiak salbatu dutu eta bere buria ezin salbatzen du: Izraeleko errege bada, jaits bedi orai khurutchetik; eta hortan sinheste harturen dugu:.